2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

KORRIKA TXIKIA

 HHko ikasleekin astearte arratsaldean euskararen aldeko korrika txikia ikastolan ospatu genuen. Zuekin argazki politx hauek partekatu nahi ditugu.




ONDO ONDO PASA OPORRAK!!!!

Marijose, Nerea eta Amaia



2022(e)ko otsailaren 11(a), ostirala

Zientziako Emakume eta Neskatilen Nazioarteko Eguna

 

Gaur, otsailak 11, Zientziako Emakume eta Neskatilen Nazioarteko Eguna da eta gure ikasleekin  esperimentu txiki bat egin dugu. Edalontzi batean ura jarri dugu eta olioa gehitu diogu. Zer gertatu den galdetu zaie eta erantzun asko eman dituzte, baina, gure laguntzarekin ondorio batera iritsi dira. Hau da; ura eta olioa ezin direla nahastu, ez direla likido bakar bihurtzen. Ura behean geratu bada eta olioa goian, olioak urak baino gutxiago pisatzen duelako izango da.

Esperimentu hau izugarri gustatu zaie, horregatik argazki hauek zuekin partekatu nahi ditugu.











2021(e)ko abenduaren 23(a), osteguna

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

 Kaixo familia,

Ba al dakizue gaur nor etorri den Ikastolara bisitan?

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!!!!!

Umeentzat ilusioz beteriko eguna izan da eta, horregatik, argazki polit hauek zuekin partekatu nahi ditugu.





GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!!

                                                              Mari Jose, Nerea eta Amaia

2021(e)ko abenduaren 3(a), ostirala

EUSKARA EGUNA

 Kaixo,

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur eta ba al dakizue nor etorri den Ikastolara bisitan?

Bere izena A hizkiarekin hasten da eta O hizkiarekin amaitu.   Nor da???? bai....asmatu duzue. 

ARGITXO!!!!!

Hasteko, Argitxok eta bere lagunek gelaz gela antzerkia egin dute eta haurrei izugarri gustatu zaie. Argitxok ere hamarretakoa ekarri digu, bai goxoa!!!







Ondoren, DBHko ikasleak ere, ipuina kontatzera etorri dira.


Eta amaitzeko abestu egin dugu.












2021(e)ko azaroaren 24(a), asteazkena

PLASTIKORIK GABEKO ASTEA

 

Kaixo,

Azaroaren 22tik 28ra Plastikorik gabeko astea ospatzen ari gara.

Gaur astezkena, ikasleei azalpen txiki hau eman diegu eta gelan burututako jarduera hau etxera eramango dute. Itsasoko murala    Murala 2

-Birziklatzearen onura.

-Plastikoaren arazoa larria denez,  edukiontzi horian utzi behar da. Hau ondo egiten ez bada, munduan denok galduko dugu.

-Urte hauetan guztietan, plastikoak gure bizitza kutsatu du, baita gure itsasoak ere. Hondartzetan jasotzen diren lau hondakinetatik hiru plastikoa da, hau dela eta arrainak arriskuan daude.


Ondo izan

2021(e)ko urriaren 21(a), osteguna

KURTSO HASIERA

 


Kaixo familia!!

Zer moduz zaudete?

Egia esan, zuen txikiek aste batzuk daramatzate ikastolan eta oso ondo egokitzen ari dira.

Lehenengo asteetan emozioak lantzen aritu gara, gure barrenak eta gure sentimenduak identifikatu eta emozio horiei hitza ipintzen.

Aste hauetako irudi batzuk zuekin partekatzen ditugu jarraian. Laster arte!!








Honez gain, ipuin hauek ere lantzen ari gara:






















2021(e)ko irailaren 14(a), asteartea

HH03 IKASTURTE HASIERAKO BILERA

Kaixo,

Lehengo astean, irailaren 6an, mailako bilera egin genuen, eta bertan, ikasturte berriaren inguruko argibideak eman genituen. 

Hemen atxikitzen dizkizuegu bertan azaldutakoak:

EUSKARAZ

GAZTELERAZ

Eskerrik asko.